"Gabonetarako, urtero bezala, hainbat ekimen antolatu ditugu; izan ere, egun hauek bereziak eta sentsibleak izan ohi dira. Hain-beste sufrikario eragiten duen salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatzeko eta herritarren elkartasuna jasotzeko helburuarekin antolatu ditugu ekintzak", azaldu du Ez dut moz-tuko bizarra! taldeak. "Aurten, urtarrilaren 9ko manifestazio nazionala, aldarri beraren bueltan, herriz herri egingo da, 17:30ean hasita. Antzuolan mobilizazio jendetsua lortzeko as-moz, herritar, talde eta eragileen atxikimendua lortzen saiatuko gara Gabon egunetan; denon beharra dago egoera honi buelta eman eta pauso bat aurrera emateko".
Gabon egunetarako ekintzak
Kandela eta argiekin osatutako mosaiko batek lagunduta, elkar-tasun ekitaldia egingo da, musikak eta hitzek lagunduta. Abenduaren 24an, bihar, egingo dute elkartasun ekitaldia, plazan, 18:00etan. Abenduan 25ean, berriz, urteko azken egubakoitza izanda, Zurrategin elkarretaratzea egingo da, 19:00etan. Abenduaren 26an, San Esteban krosa egingo da, eta egiten diren kilometroak Izan Bidea ekimeneko kilometro kontagailura gehitzeko aukera izango dute korrikalariek. "Herritarrak animatzen ditugu parte hartzera, denon urrats bakoitzarekin etxerako bidea argiztatzeko eta konponbiderako bidea egitea lortuko baitugu". Urtarrilaren 1ean eta 8an, egubakoitzetako elkarretaratzeak egingo dira, ohi bezala, 19:00etan, Zurrategi plazan