Betetik Arrolak jakinarazi du federatzeko txartela eskuratu daitekeela. "Urtero bezala, federatzeko epea zabalik dago abenduaren 23ra arte. Federatzeko asmoa daukanak informazioa eskatu dezake e-maila idatzita arrolamt@gmail.com helbidera. Eskaera jaso bezain pronto, federatzeko aukera ezberdinak bidaliko zaizkie interesa dutenei. Aurrez aurreko egun bat ere jarri dugu horretarako: abenduaren 21a, astelehena, 18:30etatik 19:30etara, Olarango bulegoan".