"Begirale galduaren bila" ekimena jarri du abian gazte txokoak

Maider Arregi 2020ko abenduaren 11

Abenduko ekintzen baitan, gazte txokoak "Begirale galduaren bila" jarduera antolatu du. "Ezaguna dugun 'altxorraren bila' jokoaren antzeko ekintza da. Gaztetxoendako iazko bi begirale gara ezagunak; baina, hirugarren begiralea oraindik ez dakite zein den, beraz, topatu egin beharko dute", dio Zumaia Elkoro koordinatzaileak.

Hilaren 27an, 16:00etan abiatuko da ekintza plazatik. Aurrez izena eman behar da taldeak osatzeko honako bideak erabiliz: Xinkonan, instagramen (@antzuolakogaztetxokua) nahiz korreoz (idolaz-gaztetxokoa@gmail.com) eman dezakete gaztetxoek izena hilaren 11ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak