San Esteban krosa, 11:00etatik 19:00ak bitartean egingo da abenduaren 26an. Txandaka, erreleboka egingo dute herritarrek eta asmoa da etenik ez egotea. Ibilbidea iazko bera izango da eta batzen diren kilometroak, hala gura dutenek, Izan Bidea ekimenarendako izango dira. Udalak, herriko dendetan erosketak egiteko bonuak zozketatuko ditu korrikalarien artean. Izena emateko bidea zein izango den ondorengo egunetan jakinaraziko dute.