"Batetik, Gipuzkoako Diputazioaren 15.000 euroko laguntza dator ostalaritza eta merkataritza sustatzeko. COVID-19aren baitan egindako azpiegitura inbertsioetan laguntzeko dira laguntza horiek. Horregatik, ostalariekin batzarra egin dugu, inbertsioren bat egin gura badute aztertzeko. Ondoren, aurkeztutako inbertsioen arabera banatuko dugu dirua", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.
"Bestetik, Udalak konfinamendua hasi zenean onartutako laguntza zuzenak ere baditugu. Orain itxita izan dutenek laguntzak eskatzeko aukera dute, eta, aurrez egin duten bezala, paperak aurkeztuz udaletxean egin dezakete eskaera".
Neguko plana
Herriko ostalari bakoitzak bere plana egin eta aurkeztu du jada. "Toldo bat jartzen badute, urte-betez mantentzeko konpromisoa izan beharko dute. Hau da, 2021 osoan izan beharko dute azpiegitura edo babeserako elementua terrazan jarrita. Urtebeteren ostean erabaki eta baloratuko dugu zer egin".
Tasak, bertan behera
Udalak terrazen tasak ez ditu kobratuko; eta hondakinen tasak %75eko hobaria izango du. "Guk ulertzen dugu ostalaritzaren bueltan bestelako zerbitzuak ere badaudela eta herriarendako garrantzitsuak direla: harakina, baserritarrak, banatzaileak... Kate bat da eta zerbitzu horiei ere lagundu behar diegu".