Pandemiaren aurrean nolako gaztetxokoa izan gura duten erabakitzeko batzarra

Gaztetxokoko zerbitzua egoera honen aurrean nolakoa izango den azaltzeko, eta zalantzak argitzeko batzarra egingo du Idolazek zapatuan, abenduak 5, Torresoroan 17:30ean.

"Gaztetxoak ezagutze aldera eta gure buruak aurkezte aldera (lehenengo mailakoentzat bereziki) gaztetxoekin aurkezpen bilera egingo dugu abenduaren 5ean, arratsaldeko 17:30tan Torresoroan. Bertan, aurtengo zerbitzua nolakoa izango den azalduko dugu, zalantzak argitu eta garrantzitsuena; beraien iradokizun eta proposamenak jaso. Torresoroa aretoan gehienezko edukierari dagokionez, kuadrilla bakoitzeko 2-3 gaztetxo gerturatzeko eskatu dugu. Gerturatutako guztientzat lekurik balego, denak sartuko lirateke. Edozein zalantza izanez gero gurasoek korreo honetara idatzi dezakete: idolazgaztetxokoa@gmail.com".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak