Eguneko zentroa itxi dute positibo bat atzeman ostean

Maider Arregi 2020ko azaroaren 17a

Gaurtik hilaren 30era bitartean Torresoroako eguneko zentroa itxita egongo da egoiliar batek koronabirusean positibo eman ostean. "Antzuolakoa ez den egoiliar batek eman du positibo COVID-19an, eta gaurtik itxita egongo da eguneko zentroa", argitu du Beñardo Kortabarria alkateak. Hala, hemezortzi egoiliarrak euren etxeetan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak