Eskolako patioa itxita egongo da

Maider Arregi 2020ko urriaren 29a

COVID-19aren bilakaera ikusita, udalak eskolako patioa erabilera librerako ixtea erabaki du, oraingoz, 2-3 astetarako. Eskola-orduetako ekintzetan erabili ahal izango da soilik.

"Koronabirus kasu positiboen bilakaera txarra dela-eta, jende-pilaketak saiheste aldera, eskolako patioa itxita egongo da modu askean erabiltzeko", ohartarazi du Antzuolako udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak