Haizeteak zuhaitzak bota eta teilak eroan ditu

Maider Arregi 2020ko urr. 21a, 10:35

Bart gaueko haizete bortitzek ez dute aparteko arazo larririk eragin Antzuolan, bai ordea zenbait kalte material teilatu eta argiterian. Eztalan eta Korosterratzun zuhaitzak erori dira; eta Autos Deskarga tailerreko teilatuak ere kalteak izan ditu.

Haizeteak kalte larririk eragin ez duen arren, teilaren bat edo beste eroan eta zuhaitzak bota ditu. Atzo arratsaldean argia joan zen Ondarre, Buztin Zuri, Herriko Plazan eta Errekalden, besteak besteak.
Gaur goizean Errekaldeko etxebizitzetan oraindik argi gabe zeuden eta Iberdrolak jardun du matxura konpontzen.
Zuhaitzen bat edo beste ere erori da, eta Autos Deskarga tailerreko teilatuan esaterako, zuloa egin du zuhaitz batek. Brigadako langileak txukuntze eta konpontze lanetan dihardute une honetan herriko kale eta auzoetan barrena.

 

Kalteen berri udaletxean

Antzuolako udalak ohartarazi du haizetearen ondorioz, urriaren 20 eta 21a bitartean kalteak jasan dituzten herritarrek horren berri eman dezaketela udaletxean. Jakinarazi du ere, eroritako zuhaitzak su-egurretarako banatuko dituela herritarren artean. Interesa duten antzuolarrek udaletxera jo dezakete eskaera egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak