Pinuen gaitzari aurre egiteko ongarri naturala isuriko dute

Maider Arregi 2020ko urr. 21a, 10:00

Nekazaritza ikerketan diharduen Neiker zentroak herriko sail batzuetako pinudi gazteetan entseguak egingo ditu. Helburua, pinuen gaitzari aurre egiteko ikerketan urratsak ematea dute.

Hala, bi ongarri naturala oinarri dituen tratamendua probatuko dute. Ikerketa Gipuzkoako hainbat herritan egingo du Neiker zentroak, tartean Antzuolan, Foru Aldundiarekin elkarlanean. Helikoptero baten laguntzarekin botako dituzte ongarriak eta ongarri horien zeregina izango da pinuen berezko babes-mekanismoa piztu eta indartzea. Ikerketa berri honek abian jartzeko argi berdea jaso duen arren, eta aste honetan bertan Antzuolan botatzekoak diren arren, noiz botako duten zehatz esaterik ez dago. "Eguraldiaren menpe gaude ongarria botatzeko. Haizea badago helikopteroak ezin du lana ondo egin eta ongarria ezinda ondo bota. Euriarekin ere ez da eraginkorra", azaldu dute Neikerreko adituek.

Segurtasun osoz

"2019-2021 Plan Pilotua segurtasunik handieneko eta ingurunearekiko errespetuzko irizpideei jarraituz diseinatu da, bai pertsonei dagokienez, bai ingurumenari dagokionez, eta monitorizazio eta ebaluazio kontrolen plan anbiziotsu batekin osatzen da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak