COVID-19 kasuen hondakinak Sanjosepe gunera

Maider Arregi 2020ko urriaren 20a

Azken egunetan herrian izandako kutsatzeak medio, Antzuolako udalak, herritarrei gogorarazi nahi izan die COVID-19 kasuen hondakinekin zer egin behar duten. Era berean, azpimarratu du koronabirus kasuak dauden etxeetan hondakinen-bilketa egokia egitea ezinbestekoa dela.

Hala, ohar bidez antzuolarrei ohartarazi die, hondakin guztia errefusa gisa atera behar dutela. "Hondakinak hiru poltsatan atera eta Sanjosepe kaleko ekarpen-guneko errefusaren  edukiontzira eraman behar dituzte aurrez aipatutako herritar horiek".


Horrez gain, nabarmendu du etxeko familia unitate osoa kutsatuta baldin badago eta hondakinak ateratzeko aukerarik ez baldin badute, udaletxera deitu (943 76 62 46) dezaketela eta bertan irtenbidea emango zaiela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak