AKEren zapatuko lagunartekoak bertan behera COVID-19 kasuen ondorioz

Maider Arregi 2020ko urr. 10a, 10:55

Gaur, zapatua, zen jokatzekoa Seguraren aurka Antzuolako lehen taldea, baina bertan behera geratu da. "Segurako taldekideen artean COVID-19 kasuak atzeman dituzte eta Erregional Preferenteen partidua bertan behera geratu da. Jubenilek ere Seguraren aurka zuten, baina Eztalan, eta hau ere bertan behera geratu da. Beraz, atseden hartuko dugu asteburuan. Kadeteei dagokienez esan, positiboak ditugula Antzuolan eta konfinatuta daudela jokalariak", argitu du Ibon Gezalaga presidenteak.

11 jokalari konfinatuta

Antzuolako kadete mailako jokalari batek  positibo eman zuen pasa den zapatuan. Ondorioz, aste guztia taldea konfinatuta egon da. "Lehen PCRa egin die astean, eta bigarren jokalari batek positibo eman du. Gaur, zapatua, 11 jokalariri bigarren PCRa egin diote eta emaitzen zain gaude. Datorren astean Seguraren aurka Eztalan dute partidua, baina hori ere kolokan dago", azaldu du Ibon Gezalaga presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak