Kutxabanken ordutegi-murrizketen aurkako sinadura bilketak erantzun ona izan du

Maider Arregi 2020ko urr. 10a, 10:12

Antzuolako erretiratuak asteon abian jarri duten sinadura bilketak erantzun ona izan du. Sinaduron bitartez, asmoa da Kutxabankek erabaki duen zerbitzu-murrizketa etetea. Landatxope elkarteko eta Herri Lagunkoia ekimeneko kideak baikor agertu dira: "Sinaduraren bidez herritarrak beren kontrako iritzia emateko aukera izan dute eta askok erakutsi dute gaiarekiko interesa eta haserrea".

Hala, herriko sei guneetan mahaiak jarri dituzte eguen eta egubakoitz bitartean. "Behar diren segurtasun neurriak betez jarri ditugu mahaiak. Azpimarratzekoa da adineko herritarrek adierazi diguten haserrea eta hitzez hitz esan digute ea taka-takarekin nola joango diren Bergarara". Landatxopek azaldu dio GOIENAri oraingoz, ez dutela jaso Kutxabankeko arduradunei helarazitako idatziaren erantzuna. Datorren astean egingo dute orain arte egindakoaren balorazioa eta batutako sinaduren kontaketa. Hurrengo urratsak ere finkatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak