Sinadura bilketa abiatuko dute Kutxabanken murrizketen aurka

Maider Arregi 2020ko urr. 6a, 11:58

Kutxabankek Antzuolan eskaintzen zituen zerbitzuen murrizketaren aurrean, Landatxopek eta Antzuola Lagunkoiak sinadura bilketa egingo dute eguenean eta egubakoitzean. Taberna eta dendetan ere eskura egongo dira sinadura orriak.

"Sinatzen dugunok ez gaude ados Kutxabankek zerbitzuak murrizteko hartu duen erabakiarekin, eta zerbitzu osoa Antzuolan berriro eskaintzeko eskatzen diogu". Sinadura bilketa honako egun eta lekuetan egingo dute; taberna eta dendetan ere eskura egongo dira sinadura orriak:

Urriak 8, eguena

  • Eskolan: 12:00-12:45 / 16:00-16:45
  • Antiguan: 17:30-18:30
  • Kanpo gorrian: 17:30-18-30
  • Kalebarrenen: 19:00-20:00

Urriak 9, egubakoitza 

  • Kutxabank inguruan: 10:30-11:30
  • Eroskin: 11:30-12:30

Bulego ordutegian murrizketak

Astean bi egunez eta bi orduz ematen dute zerbitzua, orain, Antzuolako Kutxabank bulegoan. Bergarara eraman dute zerbitzuaren gainontzekoa. Hala, eguneroko bulego zerbitzua izatetik, orain Antzuolan astelehen eta egubakoitzetan, 09:30etik 11:30era jaso dezakete herritarrek zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak