Izenak adierazi bezala, Antzuolak duen ermita zaharrena izan litekeela uste da, herriko parrokia egin aurretik ere. Lehen aipamen dokumentala 1503koa da. Elizaren barnean Andramariaren irudia ikus diatke, XIV. mendekoa.
Ermitaren alde batean ere, errepidearen alboan, herriko umeak oinez ikasteko joaten omen ziren “Zubikoa” gurutzeak ikus daitezke. Bueltak emanez, eta azpian dagoen oilarrari muxu emanez, ermitan sartzen ziren ama, ume eta beata, eta eskaintza bat egiten omen zitzaion haurrak oinez ikas zezan.
Bereziki maitatua
Garai batean Asentzio egunean eta Pizkunde garaian egiten ziren mezak Antiguako ermitan. Herritarrek bereziki atsegin zuten Ama Birjina zen Antiguako ermitakoa, eta ezbeharren aurrean berarengana jo izan dute konponbidea bide bila.
Herritarrek bereziki atsegin zuten Ama Birjina zen Antiguako ermitakoa, eta ezbeharren aurrean berarengana jo izan dute konponbidea bide bila.
Auzoan bertan, altxor ugari
Bide bazterretan kalbario gurutzeak ikus daitezke Antigua auzora sartzeaz bat. Auzo honetan ikusgarriak dira, besteak beste, Iriarteazpikoa baserria, Antiguako ermita, Antiguako errota eta atseden-lekua eta Kalbarioko gurutzeak.
Iriarteazpikoa baserria, bere ohol egiturarekin eta erdian harlanduzko zutabe toskanoa duena, XVII. mendean eraikitakoa da. Era berean, Antiguako ermitan Andra Mariren irudi gotiko ederra ikus daiteke eta Antiguako errotan, garai bateko errotaren tresneriak gordeta jarraitzen du.
Etxe honen ondoan atsedenlekua dago. Kalbarioko gurutzeak, barrokoak hauek ere, Pasioaren ikurrez horniturik daude eta ohiturak dioskunez, herriko ume asko ermitako zaindariarekin eta amarekin, oinez ikastera joaten ziren bertara: hiru buelta ematen ziren eta buelta bakoitzean, otoitz eginez, oilarrari laztana ematen zitzaion.