Landatxope ixtea erabaki dute bazkideek ez dutelako erabiltzen

Maider Arregi 2020ko uztailaren 13a

Udalak eta Landatxopeko zuzendaritza batzordeak erretiratuen egoitza ixtea erabaki dute. Izan ere, jarritako osasun neurri eta baldintzak medio elkarteko erabilera zeharo mugatua zegoen eta bazkideak aisialdiaz egoitzatik kanpo gozatzeko hautua egin dute.

"Egoera baloratu ostean egoitza berriro ixteko erabakia hartu dugu eta gaurtik, uztailaren 13tik aurrera, ezingo da erabili. Irailean COVID-19aren portaera kontuan hartuta, eta beti bazkideen osasuna lehenetsita elkarrekin hartuko ditugu erabakiak. Bien bitartean arduraz jokatzeko eta nork bere burua eta ingurukoena zaintzeko eskatzen diegu bereziki herriko jubilatuei".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak