Antzuolako udalbatzak ere 'Agorrosin' auziko helegitea luzatzea erabaki du

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uzt. 11a, 09:11
Antzuolako udalbatza atzo egindako osoko bilkuran.

Ez-ohiko eta presazko osoko bilkura egin zuen, atzo, Antzuolako udalbatzak. Aho batez onartu zuten ekintza gunerako Bergarako Udalak 2020rako onartutako udal ordenantzen kontra ere egitea.

Agorrosin erabiltzeagatik antzuolarrek bergararrek baino gehiago ordaintzea justua ez dela iritzita Bergarako Udalaren 2019ko ordenantza fiskalen kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen, bere egunean, Antzuolako Udalak. Prezio ezberdintasuna Bergaran erroldatuta ez daudenei aplikatzen zaienez egoera berean dira Elgetan ere, eta bi Udalek ekin zioten auzibide berdinari.

Auzi horrek ebazpen baten zain jarraitzen du, baina 2020ko ordenantza fiskalak ere onartu ziren, eta, aldaketarik ez zegoela ikusita, errekurtsoa luzatzeko erabakia hartu du Antzuolako Udalak.

Elgetako Udalaren kasu berean da eta bi Udalek egin dituzte ez-ohiko eta presazko osoko bilkurak egunotan; izan ere, epaileak uztailaren 14ra arte epea eman die 2020ko ordenantza fiskalen inguruan erabaki bat hartzeko.

Hala, Elgetako eta Antzuolako Udalek bultzatutako prozedura arrunteko 228/2019 auzi-helegitearen luzapena da udalbatzak, atzo, aho batez adostu zuena.

2010etik errepikatzen datorren egoera

Auzia atzetik dator, eta Agorrosin erabiltzeagatik antzuolarrek bergararrek moduan ordaintzea eskatzen du Antzuolako Udalak. Hain zuzen ere, 2018ko azaroan eta Elgetako alkate Iraitz Lazkanorekin batera erreklamazioa jarri zuen Beñardo Kortabarria alkateak Bergarako udaletxean.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak