"Erradikalak ginen" antzezlan musikaturako sarrerak eskuratu daitezke

Maider Arregi 2020ko uztailaren 6a

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak eskainitako Erradikalak Ginen antzezlan musikatua izango da Torresoroan, uztailaren 11n, arratsaldeko zazpietan. Sarrerak doakoak dira, baina erreserba aurrez egin behar da gaurtik. 

Feminismoa ardatz dutela, sexualitateri, gorputz aldaketei, zahartzaroari, biolentzia eta beldurrari buruz eta beste hainbat etiketez arituko dira Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal aktorea. Helduentzat zuzendua dago eta 70 minutuko iraupena izango du. Edukiera mugatua dago eta sarrera (doakoa) erreserbatu daiteke gaurtik liburutegira joanda (09:00-13:00). Ezinezkoa bada bertaratzea,  whatsappa bidali daiteke edo 673 905 328 telefonora deitu. Eguenetik aurrera, aldiz, BIBE.me webgunean ere egin daiteke erreserba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak