Joan den otsailetik trenbide zaharreko tuneletako bat eta inguruko errepide zati bat itxita daude. Izan ere, lur-jausi batek sarrerako arkuan kalteak eragin zizkion tunelari. Gipuzkoako Diputazioaren ardura da trenbide zaharreko bide berdea, eta teknikariak gaur dira erabakitzeko ze lan egingo dituzten."Lur-jausiak Antzuolatik Bergara arteko noranzkoko tuneletako baten sarrerako arkua hondatu zuen. Horregatik da arriskutsua, eta itxita dago oinezkoendako. Lur-jausiak, aldi berean, hainbat tuneletan automatikoki pizten diren argiak ere izorratu ditu", dio alkateak.
Hiru hilabetez geldi
"Konfinamendu aurretik adostu genuen Diputazioarekin lanok egitea, baina hasierako kontratistarekin arazoak medio, eta ondoren alarma egoerak eragin-da, lanak geldi egon dira. Diputazioko bi teknikariekin trenbidean dauden lur-jausiak ikusi ditugu jada, eta ingurua aztertu. Gaur dira teknikariak adostekoak eta jakinaraztekoak zehazki zein lan egingo diren bertan".