Sagar dantzak itxaron egin beharko du

Maider Arregi 2020ko eka. 26a, 08:00

Inoizko Kalebarrengo jairik ezberdinenak antolatzea zen asmoa. Izan ere, iturriak 125 urte betetzen ditu, eta aitzakia hori hartuta jai berrituak egitea zen auzoko jai batzordeko kideen helburua. Hala ere, ekintzaren bat edo beste egingo dira gaurtik domekara bitartean.

Zurrategiko iturriak 125 urte betetzen dituela-eta inoizko jairik itzelenak antolatzeko asmoa zuten Kalebarrenen. Aurten, ordea, COVID-19ak dena irauli du, eta egoerak baimentzen di-tuen ekintzak egingo dituzte soilik. Hala, jaiak iragartzeko ez da haurren danbor hotsik entzungo; ezta ere Ondarreko gaitariena eta erromeriarena. Askok, gainera, faltan sumatuko dute herritarren artean sekulako arrakasta duen eta gertu-gertutik dantzatzen den sagar dantza.

Normaltasun berriak ezarri-tako arauak errespetatu beharko dituzte antzuolarrek Kalebarrenen gaurtik domekara bitartean. "Ez dira ohiko jaiak izango, baina iturriak 125 urte bete dituela aitzakia hartuta ekintzaren bat edo beste antolatu dugu. Antzuolarrei zentzuz jokatzeko eskatu gura diegu, eta, legeak dioen bezala, ekintza guztietan maskara erabiltzea gomendatzen dugu", adierazi dute Kalebarrengo jai batzordeko kideek.Aurten, aldiz, ez dute etxez etxe dirua batzeko gutunik bi-dali. "Iazko diru-poltsari esker antolatu ditugu aurtengo ekintzak", argitu dute. Osasun babes neurri gisa in-guruko herrietatik etorri ohi diren autobusak bertan behera uzteko erabakia ere hartu dute, modu horretan jende pilaketa saihestuz.

Denen gusturako ekintzak

Gaurtik domekara bitartean izango da Zurrategin ekintzaren bat edo beste, jaiak direla gogorarazteko. Gaur, 22:30ean, Udaz-ken taldeak emanaldia egingo du. "Terrazetan ez dagoen jendearentzat aulkiak jarriko ditu-gu, distantziak mantenduz". Bihar, 12:30etik 13:30era, haur, gazte zein helduek etxean aurrez eginiko marrazkiak batuko dituzte; ondoren, murala osatuko dute Zurrategiko arkupeko hor-man. "Asmoa da jasotako lan guztiekin marrazki kolektiboa egitea". 20:00etan, Kittu txaranga taldearen musika izango da nagusi. "Arren eskatzen dugu zentzuz jokatzeko eta musikarien atzetik ez ibiltzeko", ohartarazi dute antolatzaileek.Domekan, berriz, arratsaldeko bostetan, ipuin kontalaria izango da, Zurrategi plazan. Babes neurri gisa, eremua zehaztuko dute, eta bertan egongo dira jarraibideak eta arauak azaltzen jai batzordeko kideak.

Elkartasun festarik ere ez

Anelkarren ezinbesteko hitzordua, berriz, aurten ez da egingo. "Egoerak ez du horrelako jaia antolatzeko biderik ematen"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak