Hauek dira hartu dituzten neurriak:
- Egoitza, astelehenetik ostiralera egongo da irekita, eta 15:30etik 18:30era.
- Terrazatik sartuko dira bazkideak, Eguneko Zentroarekin konpartitzen diren eremuak ekiditeko.
- Taberna, juntako kideek zerbitzatuko dute. Kontsumitzen dena ordaintzeko komeni da diru kopuru justua eramatea.
- Garbitasun eta segurtasun neurriak betetzeko, eskuak gelarekin garbitu beharko dira sarreran eta irteeran. Maskaratxoa erabili edo segurtasun-distantzia mantenduko dira.
- Ezingo da kartetan jokatu kutsatze-arriskurik ez izateko. Arrazoi berdinagatik, domeketako bingoa ere bertan-behera geratuko da.
- Podologia zerbitzua etxez-etxe eskainiko da alarma egoeran egin den bezala. Landatxoperen Juntako kideak izango dira eguneko arduradunak eta, astean zehar, ekintza alternatiboak antolatzen saiatuko dira bazkideentzat. Beste edozein xehetasun egoitzan emango da bertatik bertara.