Ur-parkea datorren martitzenean zabalduko da

Maider Arregi 2020ko eka. 19a, 09:30

Lau begiralek zainduko dute aurten ur-jolas parkea. Txanda ezberdinak egongo dira edukiera eta distantziak mantentzeko. begiraleek egunean bi bider uraren egoera zein den aztertu beharko dute, eta erabili ahala komunak desinfektatuko dituzte.

Babes neurri guztiak hartuta eta Osasun Sailaren oniritzia jasota, Sagasti auzoan dagoen haurrendako ur-jolas parkea zabalduko dute ekainaren 23an, martitzenean. "Legionellaren aurkako tratamendua bota, eta hura irekitzeko neurriak betetzen dihardugu oraindik. Asmoa asteburuan irekitzea bazen ere, berme eta osasun neurri guztiekin zabaltzeko denboraz larri ibiliko ginateke. Oraingo egunetan partzelak markatu, txandak hartu behar direla herritarrei iragarri, zaindariei formakuntza eman... Dena ondo bidean, martitzenean irekiko dugu", azaldu du Beñardo Kortabarriak.

Neurri zorrotzak

Edukierari dagokionez, kirol jarduerek bete behar dutena kontuan izan behar da, eta %60ra mugatu. "Pertsonen arteko distantzia metro eta erdi mantentzeak jada edukiera mugatuko du. Dena den, txandak errespetatu daitezen eta pertsonen arteko distantzia berma dadin, aurten begiraleak kontratatu ditugu. Guztira, lau dira eta bi txandatan lan egingo dute. Begiraleek egunean zehar bi aldiz uraren azterketa egin beharko dute, erabiltzaileen arteko txanden aldaketaz arduratuko dira eta neurriak betez pilaketak saihestuko direla ziurtatu". Ur-parkea 10:00etatik 20:00era bitartean zabalik egongo da. Alkateak argitu du kloropeko instalazioa izanda une oro desinfektatzen dela instalazioa, eta alde horretatik ez dagoela kutsatze arriskurik. "Bertan dagoen komuna ere desinfekta-tu beharko dute erabili ahala; iturriko txorrotik zuzenean ez.

Bestelako gune eta instalazioak

Landatxope erretiratuen aisialdi elkarteari dagokionez, gaur bertan egingo dute elkarteko zuzendaritzako kideek batzarra udal ordezkariekin. Noiz eta nola ireki adostuko dute. Hala, martxoan bertan behera gera-tutako hainbat ekintzari berri-ro heldu gura die Landatxopek. Tartean, Jose Inazio Garitanok herriko kirolaren gainean egindako blogaren aurkezpena noiz eta nola egin aztertzeke dauka Landatxopek. Izan ere, martxoaren 15ean egitekoa zen aurkez-pena, eta alarma egoeraren ondorioz bertan behar geratu zen. Baita ere elkarteak aste horretan abian zuen kultura astea, oso-osorik.Bestetik, udal pilotalekua zabalik dute herritarrek. Hala ere, interesa dutenek udal bulegoetan aurrez egin beharko dute pilotalekuaren erreserba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak