"Izan eguerdian hiriburuetan egingo diren mobilizazioetan edo arratsaldeko zazpietan Antzuolako Herriko Plazan egingo dugun kontzentraziora joateko deia egiten dugu". "Lehen ere egoera larria zen, bageneukan zer aldarrikatu oinarrizko eskubideen eta burujabetzaren defentsan, baina sortu den egoera berri honetan gauzak okerrera joatea besterik ezin genezake espero, antolatu eta borroka egiten ez badugu bederen", diote Eskubide Sozialen Kartako ordezkariek. Hala, gaur 19:00etan elkarretaratzea deitu dute plazan.