Alarderik gabeko jaiak izango dira aurtengoak

Maider Arregi 2020ko eka. 17a, 10:09

Udal ordezkariak eta Alardearen Elkarteko kideak asteon batu dira, zer egin erabakitzeko. Biek ala biek aho batez hartu dute Mairuaren Alardea ez egiteko erabakia. Hala ere, uztailaren 18an Alardea gogoan izatea gurako lukete eta, egoerak hala baimenduko balu, kanoiak sutzea posible izango ote den aztertzen dihardute. Dena egunez egun alda daitekeela jakin badakite, eta zer egin zehaztu gabe dagoela adierazi dio GOIENAri Beñardo Kortabarria alkateak.

"Herriko jai nagusiak bertan behera geratu dira eta Mairuaren Alardea egiteak ez dauka zentzurik. Alardearen Elkarteko kideak eta Udala ados gaude aurtengo Alardea ez egiteko erabakiarekin. Asmoen artean, ordea, badago Alardea nolabait gogora ekartzekoa eta zer egin aztertzen gabiltza, ez dago ezer konfirmatuta. Uztailaren 18an zein izango den egoera ez daki-gu, eta, gainera, kanoia sutzea erabakitzen bada, Guardia Zibilaren baimena ere lortu beharko da, eta baimen hori une horretan pandemiak izango duen egoerak baldintzatuko du, zalantzarik gabe. Bigarren aukera litzateke modu birtualean petardo bat jaurtitzea. Dena egunez egun alda daiteke, eta zer egin zehaztu gabe dago, gaur-gaurkoz". Hala, Jai Batzordeak herriko jaietako egunetan eta Alardean zer egin daitekeen aztertzen jarraituko du. Helburua, betie-re, babes neurri zorrotzak betez ekitaldi xumeagoak antolatzea eta jende pilaketak ekiditea dute. "Jai Batzordearen proposamenak Gobernu taldeak aztertuko ditu, ea egiterik dauden erabakitzeko. %99an aurrera irteten dira batzordeko erabakiak, baina, bizi dugun egoeran, batek daki".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak