Beñardo Kortabarria alkateak adierazi du Olaranen espazioa badagoela babes neurriak bermatzeko: "Alde horretatik guk zortea daukagu Olaranen espazioa dago eta bi mahai ditugulako bi gune ezberdinetan. Protokoloa jarraituko dugu eta barruan jende kopuru bat soilik egongo da jende pilaketak saihesteko. Maskarak ere beharrezkoak izango dira eta metro eta erdiko neurria bermatu beharko da. Gela ere egongo da sarreran eskuak garbitzeko".
Osasun jarraibideak
Hartu beharreko neurrien artean aurreikusten dira segurtasun tarteak uztea, horretarako lurrean markak egitea, maskara erabiltzea, sarreran gel hidroalkoholikoa jartzea, eskuak sarri garbitzea zein erabilera handiko guneak sarri desinfektatzea. Hauteskunde-mahaia osatzen dutenen arteko segurtasun-tartea ere zaindu beharko da. Posta bidezko botoa ere eska daiteke hauteskundeak.eus webgunean dagoen EINren formularioa bete eta posta-bulegora eramanda uztailaren 2a baino lehen. Bertan ere bete daiteke.