Udalak azaldu du udalekuak egiteko araudia aldatuz joan den arren, zuhurtziari eta prebentzioari eman diotela lehentasuna: "Zalantzak eta kezkak ditugu zaindu beharreko neurriekin eta udalekuak modu egoki eta seguruan egitearekin, eta berau izan da erabaki hau hartzearen arrazoi nagusietako bat". Gainera, ikasleen ikasturtea amaitu eta umeak udalekuetan elkartzea ez legoke "prebentzio eta zuhurtziarekin lerrokatuta", Udalaren ustetan.
Horrekin batera, udalekuen gune garrantzitsua izaten den eskolaren obra dela eta, eraikina ez dago bere osotasunean erabiltzeko moduan eta honek ere zaildu egin du udalekuek beharrezkoak dituzten baliabide eta jarduera-guneen prestaketa eta antolaketa.