Distantziak gordetzeko eta banan-banan sartzeko eskaera egin du Lierni Legorburu liburuzainak: "Espazioa murriztuta geratu da eta mahai bakoitzean bi lagun jarri daitezke. Sarreran eskuak garbitu behar dira gelarekin eta une oro maskara jantzita izan. Egokiena liburutegira banaka sartzea litzateke adin txikikoak edo menpekotasuna dutenak salbu". 09:00etik 13:00etara dago irekita, baina telefonoz edo whatsapp-ez ere egin daitezke eskaerak. "Liburuak ahalik eta gutxien eskuartean ibiltzeko helburuarekin, telefonoz egin daitezke eskaerak 673 90 53 28 zenbakian. Gainera, kanpoaldean dagoen buzoian utzi daitezke entregatu nahi diren liburuak. Zazpi egunez utziko ditugu liburu horiek geldi", azaldu du Legorburuk.