Guztira, 16 dirulaguntza eskaera jaso ditu Udalak

Maider Arregi 2020ko eka. 5a, 09:00

13.500 euro pasatxoko dirulaguntza banatuko du ondorengo egunetan Udalak herriko komertzioen, tabernen, jatetxeen eta ile-apaindegien artean, besteak beste. Hain zuzen, 16 establezimenduk egin dute COVID-19ari aurre egiteko diru-eskaera.

Joan den astean amaitu zen COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko Antzuolako Udalak abian jarri zuen dirulaguntza eskaera egiteko epea. Eskaera guztiak aztertu dituzte jada, eta asteon Lege Dekretua aterako dutela adierazi du Beñardo Kortabarria Antzuolako al-kateak. Nabarmendu du ordain-ketak ere ahal bezain azkar egiten hasiko direla laguntza eskatu duten herriko jatetxeen, tabernen eta komertzioen artean, besteak beste. Guztira, 16 establezimenduk egin dute eskaera: herriko taberna eta jatetxe guztiek, lau ile-apaindegik, herriko landetxeak, mertzeria batek eta altzari dendak egin dute dirulaguntza eskaera. Hala, bi hilabeteko itxieragatik Udalak 13.500 euro pasatxoko laguntza bideratuko du. Diru banaketa honela egitea dago jasota dekretuan: lokal bakoitzeko eta hilabeteko 400 euro. Langile bat kontratatuta izanez gero, aldiz, 100 euro hileko. "Adi-bide bat jartzearren: taberna batek, esaterako, bi hilabete itxita egon izanagatik 800 euro jasoko ditu; bi langile baditu, 400 euro; guztira, mila eta berrehun euro. Ordainketa berehala egingo dugu, Lege Dekretuarekin batera. 13.500 euro pasatxo bideratuko dugu. Oraindik, baina, diru partida dezente dago. Izan ere, 60.000 euro jarri genituen dirulaguntza poltsan. Ez genekien zein izango ote zen egoera eta jatetxeak zenbat den-bora egongo ote ziren itxita. Guk urte osorako aurreikuspena egin dugu. Baina alarma egoerak egoten jarraitzen du eta ez dakigu zer gertatuko den. Gainera, tabernek eta jatetxeek, oraingoz, ez dute %100ean irekitzeko au-kerarik. Datorrenaren arabera ikusi eta aztertuko dugu zer egin", argitu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Ahalegina, begi onez ikusia

Oro har, laguntza eskatu dutenek Udalaren ekimena begi onez hartu dutela aitortu diote GOIENAri. Mox tabernako Sergio Sanchez ugazaba da dirulaguntza  eskatu duenetako bat, eta balioa eman dio Udalaren ahaleginari: "Pertsonak lehenetsi dituzte, eskertzekoa da. Dirulaguntza ez ezik, terrazak handitzeko aukera eman digute, eta egunotan lan asko eta hobeto egiteko aukera izan dugu. 800 euro jasoko ditut, gustura har-tu ere, bi hilabete diru sarrerarik gabe egotea ikaragarria da eta. Udalaren proposamena izan da, eta eskertzen dugu, euren iniziatiba izan da; guztiz baloratzekoa, nire ustez. Bestela, herria hilda geratuko litzateke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak