Galeanotarrek finalerdia jokatuko dute hilaren 26an

Maider Arregi 2020ko eka. 6a, 09:00

COVID-19aren ondorioz Galeano ahizpek entrenatzeko aukera mugatuak izan dituzten arren, desiratzen daude Emakumezko Master Cup-eko finalerdia jokatzeko. Hala, finalerdia eta finala ekainaren 26an eta 28an jokatzea aurreikusi dute.

"Jada uste genuen ez zela jokatuko, baina ilusioz gaude eta oso pozik erabakiarekin; partidu guztiak irabazten genbiltzan, eta pena izango litzateke", azaldu dute. Azken bi hilabeteotan, ahal bezala egin dituzte entrenamenduak. "Etxeko hormetan eskuak egiten ibili gara; eta arrabolean ere aritu gara. Ziurtagiri batekin, ordea, pilotalekura joateko aukera ere izan dugu, eta ondo erantzun dugu; pixkanaka, geneukan sasoia berreskuratzen hasiak gara", diote Galeano ahizpek.

Ilusioz daude, finalerdia jokatzeko aukera izango dutelako. Pilota Goxoa kategorian teknikoki onak diren aurkariak dituztela diote: Ainhoa Ruiz de Infante eta Amaia Jaka.

Asteburu erabakigarria

Master Cup-eko antolakuntzak finalerdia eta finala bata bestearen atzetik jokatzea erabaki du, ekainaren 26an eta 28an, hurrenez hurren, Elgoibarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak