Ohiko festak ezin izango dira egin, gaur-gaurkoz

Maider Arregi 2020ko mai. 29a, 09:00

Alarma egoerak guztiz baldintzatu ditu ekitaldi jendetsuak eta, bereziki, herrietako jai nagusiak. Fase batetik besterako aldaketak zein neurri ekarriko dituen oraindik ez jakin arren, ohiko festak egitea zaila izango dela aurreikusi du Jai batzordeak. Udalekuei dagokienez ere, egoera berbera da.

Asteon, bilera telematikoa egin du Jai Batzordeak. Herriko jaiak ate joka dauden honetan, zalantza asko daude, eta aurtengo jaiak nolakoak izango diren erabaki zehatzik ez dutela har-tu adierazi dute.Mairuaren Alardearen Elkar-teak ere ez du adierazpen ofizialik kaleratu –datozen egunetarako iragarri du–.

Hala ere, zaila izango dela egitea jakinarazi dio GOIENAri: "Alardea antolatzen gabiltzanon artean nekez ikusten dugu, gaur-gaur-koz, ohiko Alardea egin ahal izatea aurten". Udalak ere erabaki zehatzik ez du hartu, eta, oraingoz, ez dago adierazpen ofizialik. "Udalak eta Jai Batzordeak erabaki dute aurten herriko jaiak ez direla beti bezala ospatuko; hala ere, datak gerturatu ahala ekintzaren bat egiteko baldintzarik balego, antolatzen saiatuko ginateke", argitu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Bitxikeria gisa, gogora ekarri behar da 36ko gerraren ondorioz, 1937an eta 1938an Mairuaren Alardea eta herriko jaiak bertan behera geratu zirela.

Ohiko Udalekuak ere ezin

Zaila izango da aurtengo Antzuolako jaietan udalekuen amaiera festa moduko argazkia errepikatzea. Izan ere, udaleku irekien azken festa ez dute aurten herriko jai nagusian ohiko moduan ospatuko. Udalak jakinarazi du ohiko udalekuak ospatzea nekez ikusten duen arren, gaia aztertzen diharduela. Idolazekin elkartuko dira iritzia jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak