COVID-19ari aurre egiteko apirilean onartutako diru laguntza poltsatik bideratu duela maskara erosteko aurrekontua azaldu du alkateak: "6.000 euro inguru bideratu ditugu laguntza poltsatik. Gure herritarren osasuna zaintzea tokatzen zaigu eta alarma egoera amaitu arte iraungo dutelakoan gaude; izan ere berrerabilgarriak dira eta 300 bider garbitu daitezke".
Udaletxean jaso daitezke 14:00ak arte.