Azken ohiko osoko bilkura birtuala egin berri dute

Maider Arregi 2020ko mai. 26a, 20:58

Apartekorik gabe eta adostasunez egin dute iluntzean maiatzeko ohiko osoko bilkura. Azken bilkura birtuala izango da; dena ondo bidean ekainaren 30ean osoko bilkura presentziala egingo dute.

2021ean Antzuolako jai eguna hautatzeko proposamena izan dute berbagai eta aho batez onartu dute udal batza osatzen duten hiru alderdiek proposamena. Hala, 2021eko uztailaren 16an izango da jai eguna Antzuolan. 2020ko herriko jai nagusiak nolakoak izango diren, ordea, bihar eguaztena erabakiko dute Jai Batzordeko kideek arratsaldean egingo duen batzarrean. Nolako udalekuak izango diren ere erabakiko dute.

COVID-19aren gaineko adierazpena

Bestetik, Beñardo Kortabarria alkateak jakinarazi du ekaineko osoko bilkuran izango dutela COVID-19aren gaineko adierazpen instituzional bateratua aztergai. "Aztertzeko denborarik ez dugu izan eta ekaineko osoko bilkurara eroango dugu onar dadin COVID-19aren gaineko adierazpen instituzional bateratua". Hurrengo osoko bilkura presentziala izango da eta ekainaren 30ean egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak