Uxue Iparragirre: "Handia izaten jarraitzen du mutilekiko aldeak"

Maider Arregi 2020ko mai. 23a, 09:00

Eibar taldeko jokalari Uxue Iparragirre antzuolarrak Lehen Mailara igo direnaren notizia konfinamenduan, etxean, jaso du. Esfortzu eta lan sakonari esker, ametsa errealitate bilakatu zaio.

Antzuolak Lehen Mailako futbol jokalaria dauka: Uxue Iparragirre (Antzuola, 2000). Ezkerreko hegaleko jokalaria berdegunera salto egiteko "gogoz" dago.

Zurrumurrua egia bilakatu da?

Albisteak itxialdian harrapatu ninduen. Egia da filtrazioak ba-zirela –liga etenda eta gu 2. postuan geunden– eta gure artean hizketan bagenbiltzan zer gertatuko ote zen galdezka. Gure harridurarako, entrenamendu konexiora presidentea etorri zen eta ofizialki Lehen Mailako taldea ginela esan zigun. Emozioz betetako goiza izan zen.

Etxean entrenatu zarete.

Bai, entrenatzaileak jarritako ariketekin, astean bost egunetan; gure asmoa jokoan geneukan igoera hori lehiatzea zen eta.

Merezitako igoera izan al da?

Denboraldi ona egin dugu, eta saria izan da mailaz igotzea. Nork esango zigun horrela izango zirela gauzak. Jokatzen ari ginen mailara heldu berriak ginen: staff, ekipo eta sistema berria geneukan... ametsa zen mailaz igotzea. Egin duguna historikoa izan dela diote.

Lehen Maila gogorra da. Kanpo-bidaiak gehiago izango dira.

Orain arte, oso gogor entrenatu gara, eta oraingoan, zer esanik ez. Gainera, bidaiak luzeagoak izango dira, bai: Andaluziara, Bartzelonara, Galiziara...

Euskal taldeak ere badira: Athletic eta Reala. Derbiak jokatzeko gogoz?

Bai, gure artean ere komentatu dugu jada eta desiratzen gaude! Benetako derbiak izango dira, derbi ofizialak!

Nolakoa zen zure egunerokoa koronabirusa iritsi aurretik?

Bilbon pisukideekin bizi nintzen. Goizean Psikologiako klasetara joan eta eguerdian bazkaria egi-ten nuen. Arratsaldeetan, aldiz, lanak egiten nituen. Eta 19:00eta-rako Berrizera entrenatzera joaten nintzen, 22:30ak arte. Ondoren, etxera etorri, garbi-gailua jarri eta afaldu. Gainera, gidabaimena atera berri dut, eta odisea izan da Bilbon gidatzea. Eguaztena, aldiz, nire atseden eguna zen eta ikasketekin aurreratzeko aprobetxatzen nuen.

Gustura zabiltza Eibarren?

Bai, oso gustura. Txikitatik maite dut futbola. Egia da ikasketekin uztartzea zaila dela. Baina aurtengo moduko denboraldiaren ostean, ahalegin guztiek merezi dute, dudarik gabe.

Eztalara joaten zara?

Ez, ez daukat denborarik, baina badaukat hasi nintzen tokira berriro itzultzeko nahia.

Pentsatu duzu nola uztartuko dituzun ikasketak eta futbola orain?

Egia esan, ez. Oraindik ez dakigu entrenamenduak noiz eta nola izango ditugun; agian, goizez izan litezke; dena den, moldatuko naiz.

Partidu asko jokatu dituzu aurten ere maila gorenean.

Aurten, hamar partidu jokatu ditut talde nagusiarekin, eta ilusio handiz bizi izan dut. Asko ikasi dut, gainera.

Nola bizi izan duzu profesional mailako emakumeek lan baldintzengatik egindako greba?

Aurten lortutako lan-hitzarmena urrats handia izan da emakumezko futbolarendako; orain bizi dugun egoerak ERTEak ere eragin ditu eta ez dakigu zein bilakaera izango duen. Hala ere, oso garrantzitsua da emakumezkoen futbola indartzea, mutilekin dagoen aldea handia izaten jarraitzen du eta. Lorpena itzela da, eta ezinbestekoa. Izan ere, mutilen esfortzu eta sakrifizio bera egiten dugu. Halaber, neskak ezin gara futboletik bizi.

Eibarrek talde izaera oso barnera-tua daukala diote. Indarra eman dizue horrek?

Talde hitzak islatzen duen dena gara eta kanpoan ere islatzen dela hori uste dut. Jokalari ba-ten kalitateak ez du ezertarako balio talde bat ez bagara. Talde sentipen horrek indarra eman digula esango nuke. Eibar, Eibar dela erakutsiko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak