Jatetxeak 2. fasearen zain lokal barruko jarduna abiarazteko

Maider Arregi 2020ko mai. 20a, 16:26

Asteon herriko sei tabernak ireki dute; jatetxeak, ordea, barruko jangela noiz irekitzeko baimenaren zain daude. Dena ondo bidean, datorren astelehenetik aurrera indarrean jarriko  litzatekeen bigarren faseak emango luke aukera hori. Udalak, malgutasunez jokatu gura duela iragarri du eta mugikortasunari dagokionez aldaketak egingo ditu terrazen onurarako.

Herriko jatetxeak itxita daude; izan ere, euren jardun nagusia lokalaren barruan dago. Horregatik jatetxeak 2. fasean –dena ondo bidean astelehenetik aurrera– irekitzen hasiko lirateke. Bestalde, asteon udalak onartu du herriko mugikortasunean aldaketak egitea. Hala, terrazen mesederako Kalebarrengo errepide zatia terrazendako eta oinezkoendako izango da. "Zati bat oinezkoendako izango da; hala ere, autoendako ezinbesteko denean pasoa egongo da; gainera, orain badago Sagastira igotzeko ordezko bidea. Badakigu herritarren espazio publikoa dela eta ez da betirako izango erabakia; laguntzea eta malguak izatea tokatzen zaigu une honetan eta jendeari pazientzia pixka bat eskatu gura diogu", dio Beñardo Kortabarria alkateak. Erantzukizunez eta arduraz jokatzeko ere eskatu dietela herriko ostalariei gaineratu du. Bestalde, tasak atzeratu egin dituzte eta ordaintzeko malgutasuna emango dute. Terrazen tasa, aldiz, ez dutela ordaindu beharko jakinarazi du udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak