Hezur-haragizko bertso saioa Lujanbio, Gaztelumendi eta Amurizarekin

Maider Arregi 2020ko mai. 14a, 10:34

Zapatu eguerdian, San Isidroko ospakizunen baitan, bertso saio ibiltariaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek etxeko balkoitik nahiz kalera baserritar jantzita irtenda. 2 metroko distantzia mantenduko dituzte bertsolariek –udalaren kamioian egingo dute ibilbidea– eta baita herritarrek ere. Arduratsu jokatzea eta neurriak zorrotz betetzea eskatu du udalak.

Irati Gardoki, Lierni Errasti eta Garazi Kortabarria trikitilarien laguntzarekin bertso saio ibiltaria egingo da zapatuan. Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza bertsolariek bertso saioa udalaren kamioi batetik egingo dute. Antigua auzoan hasiko dira 12:00etan eta Beheko auzorainoko ibilbidea egingo dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak