Parrokiako ateak zabalik maiatzaren 11tik aurrera

Maialen Regueiro 2020ko maiatzaren 7a

Ia bi hilabete igaro dira Antzuolako parrokiak mezak bertan behera utzi zituenetik. Antiguako Amaren elizako ateak ere itxita egon dira aipatutako epean, baina, maiatzaren 11tik aurrera, bi elizek ateak zabalduko dituzte.

Beste sektore batzuetan gertatuko den bezala, elizan ere herritarrek segurtasun eta babes neurriak hartzea ezinbestekoa izango da. Gauzak horrela, hilabetean zehar hainbat hitzordu izango dira bai Antzuolako parrokian eta baita Antiguako Amaren elizan ere. Maiatzaren 12an, eta 14an, adibidez, Antiguako Amaren elizan izango da meza, 19:00etan. Maiatzaren 13an, berriz, parrokiako kaperan izango da, 19:00etan hasita. Azkenik, maiatzaren 17an, parrokian izango da meza, ohiko ordutegian; 11:00etan, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak