Garazi Larrea zinegotziak azaldu duenez: "Beste herri batzuetan jaiak online bidez ospatzen ari direla ikusi dugu, eta egun honi aukera bat ematea erabakia hartu".
Egitaraua osatzen
Larreak aipatu bezala, jaia antolatzen dihardute, eta baita egitaraua osatzen ere: "San Isidro egunez ohikoak izaten dira feria edota herri bazkaria, eta horiek ezingo ditugu aurrera eraman, baina beste hainbat ekintza antolatzen ari gara. Horietako batzuk baliteke presentzialak izatea eta beste batzuk online bidez izango dira".
Antzuolako jaiak
Herriko jaietarako bi hilabete gelditzen badira ere, jai batzordea ari da aurtengo jaien harira lanean. Larreak azaldu du jai batzordea Aste Santu ostean elkartu zela eta bilera hartan zalantza asko sortu zirela: "Ohiko jaiak ezingo ditugu ospatu, baina jaiak beste modu batera antolatzeko aukera ez dugu baztertu. Maiatzaren 27an, jai batzordeko kideek beste bilera bat egingo dugu eta bertan erabaki berriak hartuko ditugu, nahiz eta jakin egoera aldakorra izango dela".