Bertan behera ere Eskola Kirola
Bertan behera geratu da ere 2019-2020 ikasturteko Gipuzkoako Eskola Kirola.
"Bere eskumenen esparruan, eta lurralde historikoko kirol eragile nagusien iritzia jasota", Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019-20 ikasturteko Eskola Kiroleko programa behin betiko etetea erabaki du. Gauzak horrela, euskal pilotako eskola kiroleko jarduera ere bertan behera gelditu da. Euskal pilotari dagokionez, esparru guztiei eragingo die neurriak; hau da, parte hartzeko ibilbideari eta errendimenduan hasteko ibilbideari. Hortaz, orain arte jokatutako parte hartzeko eta errendimenduko txapelketei ezin izango diegu berrekin; eta ez ditugu antolatuko oraindik jokatzekoak ziren Errendimenduko Udaberri Saria eta Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Bestalde, federatuen lehiaketari begira, oraindik ezin dugu ezer aurreratu. Egoera ikusita, zaila ikusten dugu lehiari berrekitea (besteak beste, faseetako neurriek eta kirol instalazioen zabaltzeak baldintzatuta...), baina agindu ofizialik jaso arte ezin dugu erabaki zehatzik jakinarazi. Zerbait jakin bezain pronto ohiko bideak erabiliz emango dugu horren berri", jakinarazi du Olalde elkarteak.