Asteburuak utzitako irudia izan da: herritarrak askatasun egoera 'berriaz' gozatzen. Antzuola moduko herri txikiek –5.000 biztanletik beherakoek– gainera, ordutegi tarte gabe paseoa edo kirola egitera irteteko aukera dute. Horregatik antzuolarrek Salvador Illa Osasun Ministroak jakinarazitako neurri arintzailea oso ondo hartu dute. Beti ere, antzuolarrek gogoratu behar dute 2 metroko distantzia mantendu behar dutela, etxekoren batekin paseoan egin dezakete-la soilik eta kirola bakarka egin beharko dutela. Eskuak garbitzearen higiene neurria ere zorrotz bete beharko dute. Zazpi asteren ostean, aske Herritar asko amorratzen zeuden kalera irteteko neurria noiz iritsiko zain; eta zazpi asteren ostean kalera irten dira eguraldi paregabea lagun.
Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateak adierazi du herritar asko irten dela kalera baina asteburua ondo joan dela: "Kirola egiten eta paseatzen jende asko ibili da; baina, orohar nahiko txukun esan dezakegu. Kalean ere, gehiengoa ondo, baina bestelako irudiak ere ikusi dira: umeak elkarrekin, kuadrillaren bat edo beste elkartu eta tragoari ematen, Ertzaintzak ere esku hartu zuen uneren batean... Benetan ez nuen horrelakorik espero, are gutxiago bezperan bolondres talde batek distantzia gordetzeko azpimarratzen zituen esku-orriak etxez etxe buzoietan banatu genituenean".
Landatxoperen aholkuak
Adinekoek ere arnasa hartzeko aukera dute eta Landatxoperen zuzendaritza taldeak ondorengo aholkuak eta azalpenak eman nahi izan dizkiete: "Antzuolarrok tarte zehaztu gabe, goizeko seietatik gaueko hamaiketara bitar-tean, kalera irteteko eta paseatzeko aukera dugu. Jarduera hauek bakarrik edo etxebizitza berdinean bizi den beste pertsona batekin egin ditzakegu eta beste inorekin topo eginez gero, orain arteko distantzia mantentzen jarraituko dugu. Gogoratu egunean behin irten gintezkeela eta paseatzeko kasuan gure etxetik kilometro bateko erra-dioan ibili gintezkeela denbora mugarik gabe". Ladantxopek gaineratu du une hauetan optimista izatea zaila dela bereziki zenbaitek egoera zaila bizi baitu: "Familia besarkatu ezinik; kezka edo egonezinez; gaixotasunen batekin... askotariko egoerak bizi dituzte adinekoek. Baina, presente dugu zein garrantzitsuak diren elkar-tasuna, enpatia eta auzolana larrialdi honi aurre egiteko.