Zaintza sareko kideak lan gutxi egiten ari dira, "zorionez"

Maialen Regueiro 2020ko api. 30a, 15:06

Koronabirusak eragindako alarma egoera ezarri eta berehala osatu zen zaintza sarea herritarren artean. Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriak azaldu duenez, 45 pertsonak dihardute taldean eta dagoeneko zortzi zerbitzu eskaini dituzte.

Deialdi bakarra

Alkateak azaldu duenez, Whatsappez eta Hirix izeneko aplikazioaren bitartez egindako lehen deialdiari esker, 45 pertsona elkartzea lortu dute, eta horiek dihardute lanean zaintza sarean."Zorionez, lan gutxi egiten ari gara", aitortu du Kortabarriak, eta hori horrela izateko bi arrazoi aipatu ditu: "Batetik, herri txikia izanik, herritarrak ondo artatuta daudela esan nahi du, eta, bestetik, herritarrak inguruko jendeari laguntzen ari direla". Hala ere, Kortabarriak adierazi du zaintza sarea handitzeko beharra egongo balitz, beste deialdi bat egingo luketela eta herritar gehiago gehituko liratekeela taldera.

Herritarren eskaerak

Kortabarriak azaldu duenez, herritarrek eskuragarri dute telefono zenbaki bat: 650 80 52 48; horra iristen diren eskaerak zaintza sareko kideei bideratzen zaizkie, kideetako batek eskaeraren ardura har dezan. Hortik aurrerako eskaeren harira, honela mintzatu da Kortabarria: "Herritar batzuek telefonora deitzen dute berriro, baina beste batzuk aurretik zerbitzua eman dion sareko kidearekin jartzen dira harremanetan". Zaintza sareak ematen duen zerbitzuaren harira, alkateak adierazi du bestelako eskaerarik egon ezean erosketaren zerbitzua emango dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak