Zalantzak zalantza, udalekuak antolatzen dihardute, oraingoz

Maider Arregi 2020ko api. 6a, 11:19

Aurtengo udalekuen egutegia aurrera doala azaldu du Antzuolako udalak; hala uztailaren 1etik 15era bitartean egingo dira, momentuz. "Benetan aurrera doan edo ez aurrerago ikusiko dugu. Momentuz, ez da kobratuko", adierazi du Garazi Larrea zinegotziak. 

Zalantzak zalantza, aurtengo udalekuak antolatzen dihardute. Izena ematea apirilaren 20tik 30era bitartean egingo da telefono bidez (943 76 60 65) eta 09:00etatik 12:00etara. Egingo direnaren ziurtasunaz izanez gero, ekainean kobratuko litzateke tarifa. Ohiko prezioa 72 eurokoa da; familia ugariek, aldiz, 48 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak