Antzuolan udal-jabetzako eraikin gehienak itxita

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 13a, 10:30

Koronabirusa dela-eta eman diren gomendioak jarraituz, Antzuolako Udalak atzo erabaki zuen udal zerbitzu gehienak ixtea, besteak beste, liburutegia, kultur etxea, Torresoroako aretoa, gaztetxokoa... Gaurko azoka aurrera doa, baina datorren astetik aurrera soilik janaria saltzen duten postuak onartuko dituzte.

Antzuolako Udalak ondorengo neurriak hartu ditu:

  • Udal-jabetzako eraikin gehienak ixtea: liburutegia, kultur etxea, Torresoroako aretoa, gaztetxokoa... eta normalean egiten diren ekintza guztiak bertan behera uztea, hala nola, yoga, luzaketak, ikastaroak, eskulanak, musika, euskara eskolak, dantza... Baita, programatutako ekitaldi denak.
  • Futbol-zelaiko aktibitatea ere bertan behera, frontoia itxita, patioa bezala.
  • Ostiraleko azokan datorren astetik aurrera janaria salduko da bakarrik, osasunarekin lotutako bestelako aldaketarik ezean.
  • Udaletxeko batzordeak, momentuz, bertan behera gelditu dira. Aurrerako erabakiko da zer egin Osoko bilkurarekin.

Udaletxea, Eguneko Zentroa eta osasun zentroa zabalik egongo dira, hala ere, Udalak eskatu du zerbitzu horietara soilik "ezinbestekoa" den kasuetan joatea.

Azkenik, Beñardo Kortabarria alkateak nabarmendu nahi izan du "kontu serioa" dela, eta hori kontuan izanik, garrantzitsua dela "ematen diren aginduei kasu egitea", bereziki, jende-pilaketei eta garbitasun-neurriei dagokienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak