Landatxope adinekoen aisialdi-gunea itxita dago

Maider Arregi 2020ko martxoaren 12a

Antzezlana, hitzaldia, erakusketa, kontzertua... askotariko ekintzak antolatuta ditu martxoan zehar egiteko Landatxope erretiratuen elkarteak, Kulturaldia ekimenaren baitan, baina, oraingoz, dena bertan behera geratu da. Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioa jarraituta, Antzuolako Udalak prebentzio neurri gisa erretiratuen aisialdi-gunea, Landatxope, ixtea erabaki du.

"Erakundeekin une oro harremanetan gaude eta prebentziorako gomendioak jarraituko ditugu. Oraingoz, Landatxopeko ekintza guztiak bertan behera geratu dira eta ez dakigu neurria indarrean noiz arte egongo den", adierazi du Beñardo Kortabarria alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak