Yoga eginda hasi dute Martxoaren 8a Antzuolan

Mirari Altube Arrese 2020ko martxoaren 8a

Luzaketak egiteko elkartu ohi den taldeko kideak eta beste hainbat herritar elkartu dira goizean yoga eginda hasteko eguna. Norberaren burua zaintzeak duen garrantzia azpimarratu dute eta borroka feministarekin bat egiteko nahia.

Eguna lasai hasi dute, indarrak hartzeko eta ondoren, elkarretaratzera jo dute guztiek. Bazkaldu ere elkarrekin egin dute herriko emakume askok "borroka feministara batzeko" deiari erantzunez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak