Feminismoaren historiaz gertutik jardun dute herritarrek

Maider Arregi 2020ko mar. 6a, 12:46

Feminismoaz Olaranen

M8aren baitan, ekintza ugari antolatu dituzte Antzuolan. Domekan, 12:00etan egingo dute elkarretaratzea eta Andramanuelak emakume taldeak parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Martitzen arratsaldean, Olaranen feminismoaz eta honen historiaz jardun zuten herritarrek. Emagin elkarteko Ekhiñe Eizagirre zarauztarrak abortuaz, dibortzio eskubideaz, antisorgailuen erabileraz eta egungo konstituzioaz hausnarrarazi zien bertaratutakoei.

Aldarrikapenerako deia

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte. Hala, domekan, Martxoaren 8an, 10:00etan, haur eta gazteentzako tailerrak egongo dira Zurrategi plazan, Idolaz aisialdi taldeak antolatuta. Horrez gain, Olarango ekintza aretoan yoga eta luzaketak egiteko aukera izango dute herritarrek. 12:00etan, elkarretaratzea egingo da plazan, eta 14:00etan, ema-kumeen bazkaria, bakoitzak bere jatekoa eramanda. Erradikalak ginen ikuskizuna ikusteko aukera ere egongo da, martxoaren 14an, 19:00etan, Torre-soroan. Andramanuela Emakume taldeak ekintzetan parte hartzeko dei egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak