Mikel Fortuna: "Segurtasuna bermatu behar da hasi aurretik"

Maider Arregi 2020ko ots. 15a, 09:00

Teknologia berriak zaletasun ditu Mikel Fortuna informatikari antzuolarrak. Drone grabazioa hasi aurretik inguruko segurtasuna ezinbestean bermatu behar dela dio.

Antzuolaren bestelako ikuspegi bat jaso du iruditan Mikel Fortuna antzuolarrak. Drone bidez grabatutako bideoa egin du eta dagoeneko 1.300 ikustaldi pasa-txo ditu bere Youtubeko kanalean (@fortu).

Grabazioa hasi aurretik ezinbestean bermatu behar dela ingurukoen segurtasuna azpimarratzen du.Bideoak oihartzuna izan du eta azkar zabaldu da Whatsappez.

Egia ezan, ez nuen espero. La-gunen artean partekatu nuen eta biral egin da antzuolarron artean. Espero baino ikustaldi gehiago ditu Youtuben.

Herritarrek zer esan dizute?

Antzuola zerutik ikusteak herriaren pertzepzioa guztiz aldatzen duela diote gehienek. Hori gaur egun lortzea ez dela oso erraza ere badiote. Jasotako inpresio eta iritziak positiboak izan dira. Drone bidez grabatu duzu? Bai; nire lehen drone erdiprofesionala da. Aurretik, pare bat drone txiki izan ditut, baina oso kalitate txarrekoak. Hau, berriz, bideoak eta argazkiak ateratzeko egina dago.

Nolakoa izan da grabaketa?

Grabazio prozesua dronea kaxatik atera aurretik hasten da. Inguruko pertsonen eta norbe-raren segurtasunerako, lege batzuk bete behar dira. Adibidez, aireportu inguruetan eta natura parke batzuen inguruan ezin da hegan egin. Herri, hiri edo itsasoan hegan egiteko, droneak hartu dezakeen gehienezko altuera ere mugatuta dago. Hortaz, grabazioak non egin nahi diren denboraz jakitea garrantzitsua da. Inguruan dituzun objektuen azterketa txiki bat egitea gomendagarria da: zuhaitzak, elektrizitate dorreak eta hauen arteko kableak, eta abar. Hau dena kontrolpean daukadanean, prest sentitzen naiz dronea airean jarri eta grabazio onak egiteko.

Eguraldia, haizea... dena kontuan izango zenuen. Egun bakar batean grabatua dago?

Zuk esan duzun bezala, eguraldiak uzten baldin badit, asteburuetan horrelako grabazioak egitea gustatzen zait. Dronearen etsai nagusia haizea da, baita euria ere; baina airean oreka manten dezan, haize pixka bat ibiltzea ezinbestekoa da. Antzuolako irudiak arratsalde baten grabatu nituen. Nire ideia elizako kanpandorreari pare bat argazki ateratzea zen, zeruan zeuden laino beltzak euria botatzeko prest baitzeuden. Baina azkenean euririk ez zuenez egin, herri gainetik hegaldi batzuk egin nituen bideoak grabatuz.

Edizio lana ere badauka.

Egungo droneek asko errazten dute edizioa, daramaten SD txarteletako fitxategiak prest baitaude sare sozialetara igotzeko edo ordenagailuetako bideo-edizio aplikazioetan erabili ahal izateko. Nik nahiago dut pixka bat editatzea eta musika aproposa eranstea. Antzuolako bideoari, adibidez, lagun baten gomendioz La mirada mágica telesaileko musika jarri diot.

Dronea gidatzeko lizentzia beharrezkoa da?

Nirea zaletasuna da. Daukadan dronea ez da profesionala, erabilera pertsonalerako egina baizik. Hala, dronearen ezaugarriengatik ez daukat lizentzia atera beharrik. Horrek ez du kentzen legearen ezagutza izan behar ez dudanik, eta, horretarako, Interneten blog eta eztabaida-leku asko daude informatzeko edo zalantzak argitzeko.

Bestelako ikuspegiak jaso dituzu.

Debako hondartzan surflariei grabatutako bideoa daukat Youtuben zintzilikatuta. Mutrikura egin nuen irteera, berriz, Instagramen jarrita daukat (@fortu). Mendi irteera edo bidaiaren bat egiten dudanean, dronea beti nirekin eramaten dut. Noizean behin lortzen ditudan irudiekin ere harritu egiten naizenez, lagunekin konpartitzen ditut, eurek ere eduki ditzaten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak