Gesaltza eta San Juan Artixa inguruetan barrena

Maider Arregi 2020ko ots. 11a, 09:03

Arrolako mendizaleak Arantzazun barrena ibili dira Arabarainoko muga gertu dutela. "Inguru ezezagunetik ibili gara gaur, otsailaren 8an, baina aldi berean garai bateko aztarnak gordetzen dituen eremu batean. Hasteko Gesaltzako lepoan laga dugu automobila. Bertatik San Juan Artixa eremura joan gara, eta garai batean bertatik pasatzen zen bailaratik Araba zihoan galtzada zaharrean ibili gara".

Historiaz beteriko bideetatik ibili dira oraingoan ere Arrolako mendizaleak: "Bide horren ertzean, berriz, ospetsua izandako ostatu baten aztarnak topatu ditugu. Esaten denez, Antzuolan zeukan arrebaren etxera joan asmoz pasatu zen hemendik Iruñeatik zaurituta zetorren Loiolako Inazio. San Juan de Artixatik gora bat egiten dugu garai bateko galtzada zaharraren aztarnekin, eta ikusgarria den pagadi batetik igo dugu San Juan Artixa leporaino. Hemendik, nahi izanez gero, Larreara (Araba) joateko aukera ere badago. Guk Gaboño aldera hartu dugu, Elgea mendilerroa. Ugariak dira aztarna arkeologikoak inguru honetan: trikuharriak, irunarriak, tumuluak... Ibilbidean zeharkatu ditugun inguruak, pagadiak batez ere, isilik daude une honetan, udaberriaren zain. Hala ere, balio ekologiko handia duen pagadi eremua dauka inguru guzti honek, eta Andonik azaldu digu zeintzuk diren balio horiek. Biologo bat gure artean egoteak ere bere abantailak dauzka. Eta basotik errekara. Inguru karstiko aberatsa da Gesaltza ingurua. Orain ura eta orain erreka agor. Bitxia da kontrastea. Bukatzeko, berriz, Gesaltzako kobazulo misteriotsua, isila, agortutako erreka baten sarbidea ikusi dugu. Hemendik berriro Gesaltzako lepora. Guztira 18 kilometro egin ditugu. Ibilbidea, zirkularra. Bost ordu pasatxo ibiltzen, lasai, batak zein besteak emandako azalpenak erne entzunez, eta nahiz eta euri pixka bat egin, disfrutatu dugu egindakoaz, eta hurrengoa irteera nora izan zitekeen ere hitz egin dugu. Misterioa".

ARGAZKI GALERIA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak