Eztarriak sano, Senegali eta Kongori laguntza emateko

Maider Arregi 2020ko urt. 29a, 09:00

None

Aurten ere, antzuolarrak eztarriak sano dituztela erakusteko santa eskean irtengo dira otsailaren 4an, martitzena. Anelkar elkarteak herritarrei kantuan egitera batzeko dei berezi egin die. Santa eskean batzen den dirua Kongo eta Senegalen martxan dauden proiektuetara bideratuko dute.

Hala, Santa Ageda bezperako ohiturari eutsiz, arratsaldeko seiak eta erdietan Herriko Plazatik abiatuko dira Anelkar, abesbatza eta herriko txistulari taldea kantuan egitera. Herritar oro noski, gonbidatuta dago parte hartzera.

Kongo eta Senegalera laguntza

Anelkarrek, hezkuntzan du jarrita proiektuaren ahalegin handiena."Geure proiektu nagusia hango hezkuntza da. Maisuei laguntza eman gura diegu. Izan ere, bailaran 60 maisu daude eta Gobernuak hogei irakasle ingururi soilik ordaintzen die soldata. Gure proiektuko diru eta ahalegin gehiena hango maisuei laguntzeko izaten da", azaldu zuen joan den  maiatzean Kongon izan zen Bittor Arbuluk. Orain urte batzuk, baina, beste erronka bati heldu zioten: bailarako herriak urez hornitzea. "Bailarako ur-sarearen proiektua amaituta dago eta herri guztietan dago gaur egun ur-putzu bat".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak