Historia daraman ura berriro edangarri dago

Maider Arregi 2019ko abe. 13a, 09:58

Arrolak deituta, Frantses iturria egonkortzeko eta bere ura edangarria izateko azken txukuntze-lanak egin zituzten zapatuan, auzolanean. Urtarrilerako, baina, beste iturri bat berreskuratu gura duela aurreratu dio Arrola mendizale taldeak GOIENAri.

Auzolanean, Arrolak antolatuta, Basalde auzoko Frantses iturriaren iraupena bermatu dute. Izan ere, Frantses iturriaren iturburua autobia pasatzen den bidearen azpian zegoen. Eta autobia egitean, aska baten bi-tartez (ikus argazkia) iturburua kanpora atera zuten. Halaxe egon dela iturria urtetan azaldu du Iñigo Ramirez de Okarizek: "AHTren obrak aprobetxatuz, iturria orain jarri dugun tokira ekartzeko eskatu genien langileei. Baiezkoa eman ziguten eta abuzturako eginda geneukan iturri dotorea. Baina ikustera joan ginenean iturriaren iraupena ez zela egonkorra ohartu ginen, eta egindako instalazioei loturak aldatu dizkiegu, basoan sartu eta garbituz. Orain, iturburutik iturrira ura zuzenean inertzia handiz doa. Uraren kalitatea hobea da eta hodiak ez du ez haizerik ezta sedimenturik ere hartzen". Bere izena eta data daraman plaka ere jarri diote iturriari.

Nondik dator Frantses izena?

Goitik datorren ibaia dela Frantses erreka dio historian aditu Ramirez de Okarizek. "XIX. mendetik hona erabiltzen da izen hori; izan ere, antzina, errege-bidea hortik pasatzen zen. Sasoi hartan, frantses ugari ibiltzen zen bide horretan; Independentzia Gerran, besteak beste. Eta, ingurukoei galdetuta, bitxikeria bat ere kontatzen dute: frantsesek iturri hori pozoitu egin zutela, beste inork ez zezan handik urik edan". Ondareari ere arreta jarriz Herriko iturriak konpondu eta txukundu guran dihardu Arrolak. Izan ere, erronka eta hel-buru dute herriko ondareari erreparatzea. Dagoeneko, badu-te hurrengoa buruan: "Hogei iturri deritzona urtarrilean txukuntzen saiatuko gara. Lizarra eta Irimoi auzoan dago. A8M badator, eta, bertatik igaroko denez, sinbolikoa izango da iturri hori berreskuratzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak