Dirulaguntzak, indarkeria matxista eta Udal aurrekontua, berbagai

Maider Arregi 2019ko aza. 28a, 12:45

Atzo, eguaztena egin zuen udalbatzak azaroko ohiko osoko bilkura. Besteak beste, aho batez onartu dituzte hainbat diru-laguntza eta A25 egunaren baitan jasotako adierazpen instituzionala. Osoko bilkura ostean, 2020rako aurrekontu proposamena izan zuten aztergai. 

Diru-laguntzak eta adierazpena

Asteon egin du udalbatzak azaroko ohiko osoko bilkura. Aho batez onartu dituzte hainbat diru-laguntza. Kultura taldeei, 7.500 euroko laguntza bideratuko zaie. Hala, txistulari taldeak eta Mairuaren Alardea kultura elkarteak, bakoitzak, 2.050 euro jasoko ditu. Oinarinek, berriz, 3.400 euro. Bestalde, Pausokari 1.400 euro banatuko zaizkio. A25aren harira, adierazpen instituzionala ere aho batez onartu zuen udalbatzak. Alderdi sozialistak, EH Bilduren testuari eginiko ekarpenarekin onartu zuten. Izan ere, Gipuzkoa eta Berdinbidean ekimena lotzen dituen ekarpena egin zuen zinegotzi sozialistak. Alkateak, adierazpena "jantzi eta osatu egiten duela" argudiatu zuen.

2020ko aurrekontu proposamena

Udal Gobernuak 2020ko aurrekontu proposamena aurkeztu die osoko bilkuraren ostean EAJko eta alderdi sozialistako zinegotziei. Beñardo Kortabarriak azaldu du ardatz nagusiak ez direla aldatu eta ildo berean jarraituko dutela lanean. "Lehen sektorea, euskara eta kultura bultzatzen jarraituko dugu eta aberastasunaren gaineko lanketa ere egingo dugu". Azpimarratzeko proiektuen artean, Plan Orokorra eta Olaran etxeko obra daude. Inbertsio horiek nolabait 2020a eta 2021a lotzen dituzte. Horrez gain, Eztalako aldagelen obra potoloa ere jasoa dago aurrekontuan. Baina, diruz horren handiak ez diren inbertsio bi azpimarratu gura izan ditu Antzuolako alkateak: "Adreilutik eta asfaltotik urrunduta garrantzia eman diogu beste inbertsio batzuei ere. Bi parte hartze prozesu egingo ditugu. Batetik, herriko jolasguneen egoera zein den eta nolakoak izan behar diren aztertzeko da. Gurasoekin, haurrekin, eskolarekin...batuko gara. Bestetik, Errekalde auzoan, Beheko auzoan eta Antigua auzoan zer egin daitekeen horiek biziberritzeko adosten saiatuko gara bertako auzotarrekin"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak